Bihartik aurrera Alarma Egoera bertan behera eta neurri berriak indarrean
Gaur gauerdian, Alarma Egoeraren epea amaituko da eta Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera indarrean izango diren neurriak argitaratu ditu. Jarraian duzue informazio osoa.
Alarma Egoeraren baitan zeuden neurriak bertan behera geratuta, jarraian dituzue bihartik indarrean izango diren neurriak laburki azalduta. Xehetasun guztiak albisteari lotutako dekretuan daude.
- Artikulua.- Neurri orokorrak eta prebentzio neurriak: pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzeak, eskuen garbiketak, aireztapenak eta maskararen derrigorrezko erabilerak indarrean jarraitzen dute.
- artikulua.– Osasun publikoaren arloko neurri espezifikoak jardueren arabera:
- 1. Merkataritza-establezimenduak.
- Itxiera: 22:00etan
- Edukiera: %50.
- 150 metro koadrotik gorakoek edukiera: %40.
- 2. Ostalaritzako lokalak eta jatetxeak, eta antzekoak
- Itxiera: 22:00etan eta goizeko 06:00arte ezin da berriro ireki.
- Barruan: aforoa %50ekoa eta debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
- Kanpoan: aforoa %100 eta eserita kontsumitu behar da.
- Mahaien antolaketa: Mahai bakoitzean gehienez 4 pertsona (etxe berean bizi direnak badira guztiak batera jar daitezke).
- Etxera eramateko zerbitzua: 22:00ak arte tabernan bertan jaso daitezke eskaerak eta etxez etxe 23:00ak arte banatu daitezke.
- Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.
- 6. Kultura- edo gizarte-ekitaldiak:
- Musika eta ahots-entsegu eta emanaldiei aukera irekitzen zaie, betiere Protokolo bat zehaztu ondoren.
- Eremu itxietan %50eko edukiera eta gehienez 400 pertsonako emanaldiak baimentzen dira, ikusleak eserita. Maskara eta 1,5 metroko distantzia derrigorrezkoak izango dira.
- Eremu irekietan %50eko edukiera eta gehienez 600 pertsonako emanaldiak, ikusleak eserita. Maskara eta 1,5 metroko distantzia derrigorrezkoak izango dira.
- Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialak gaueko 22:00k baino beranduago ezingo dira amaitu.
- 8.– Kirol-jarduera.
- Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 laguneko taldeetan.
- Lehiaketa profesionalean eta federatuan aritzen diren taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira.
- Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, gehienez ere sei laguneko azpitalde egonkorretan antolatuta.
- Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, ehuneko 50eko gehieneko edukiera eta 6 laguneko taldeak gehienez.
- Debekatuta jarraitzen du ikusleak kirol-ekitaldietara joateak.
Dekretuak arautzen dituen puntu batzuk dira hauek, baina ez guztiak. Horretarako, dekretua erantsi dugu, bertan biltzen direlako sektore guztietan eta xehetasun guztiekin bihartik indarrean izango direnak.
Hala, herri eta herrialdeko itxiera perimetrala eta gaueko zirkulazio muga bertan behera geratuko dira. Pertsona taldeak biltzeko muga ere bertan behera geratzen da.
Atxikitzen dugu baita ere Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen laburpen kartela. Bertan, neurri nagusienak biltzeaz gain, auto-erantzukizunerako deia egiten da, gaueko 23:00etatik 06:00etara zirkulazioa autolimitatzeko gomendioa eginez eta gehienez 4 lagunetik gorako elkartzeak saihestea aholkatuz. Ohikoa den bezala, bi edo hiru egun barru Ohiko Galdera eta Erantzunen gida ere argitaratuko dutela pentsatzen dugu. Eskuan izatean albiste honi erantsiko diogu.