Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Irailak 19 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.

ZALDIBIA EGUTEGIA 2022 ATERATZEKO EGUNA NOIZ/NORA ATERA?
Hilabetea egunak  
    Alboan zehaztutako egunetan, gaueko 21:00etatik aurrera. Herri-guneko beira edukiontzien ondoan, oinezko pasabideak oztopatu gabe eta edukiontzian apoiatu gabe. 
   
   
IRAILA 19
URRIA 3,17
AZAROA 7,21
ABENDUA 5,19

Sasieta mankomunitatetik gogorarazten digute, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen direla solik. 

Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:

  • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
  • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
  • Gurpilak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak