Uztailean 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek izan zuten buruarinak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera. Oraingoan, LH 1 eta LH 2 mailakoentzat egingo da tailerra urriaren 15ean eta LH 3 eta LH 4 mailakoentzat urriaren 22an. Informazioa jarraian.
Buruhandirik ez da izango aurten, baina norberak bere buruarina egiteko aukera bai. Uztailean 2 eta 5 urte arteko haurrek hartu zuten parte eta orain koxkorragoek, Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailakoek izango dute aukera.
EGUNA: LH 1 eta 2. Maila: URRIAK 15, OSTEGUNA
LH 3 eta 4. Maila: URRIAK 22, OSTEGUNA
ORDUA: 16:30etik 18:30era
LEKUA: RESTI pilotalekua
PREZIOA: Doan
IZEN EMATEA:
LH 1 eta 2. Mailakoek urriaren 5etik 9ra eman behar dute izena Kultur Etxean
LH 3 eta 4. Mailakoek urriaren 13tik 16ra eman behar dute izena Kultur Etxean
Maila hauetako ikasle guztiei banatuko zaie tailerrari buruzko informazioa eta buruarinen katalogoa ere bai, egin nahi duten buruarina aurrez aukeratu behar delako.
OHARRAK:
IZENA EMATEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN: