COVID-19 KORONABIRUSAren ZABALPENA EKIDITEKO Udalak hartutako neurri BERRIAK

Udalak hartutako neurri sortaren harira, jarraian zerrendatzen ditugu 2020-03-13an hartutakoak:

COVID-19 Koronabirusaren hedapena ekiditea da oraintxe bertan daukagun erronkarik handiena. Gaixotasunaren beraren ondorio edo sintoma kaltegarriak baino larriagoa da birusaren kutsakortasun handiak eragin dezakeen aldi bereko gaixoaldi masiboa. Egoera horrek osasun sistema osoa kolapsatuko lukeelako, eta koronabirusaz harago benetan behar duten pertsonak artatzeko ez litzatekeelako baliabiderik egongo (bihotzekoak, iktusak, istripuak, etab.).Denon esku dago egoera hori ekiditea.

Udalak hartutako neurri sortaren harira, jarraian zerrendatzen ditugu 2020-03-13an hartutakoak:

1. Herritarrak informatu:

  • Bando bidez hartutako neurrien inguruko informazioa zabaldu da etxez etxe.
  • Komun publikoetan oharra jarri da ahal den heinean hauek erabiltzea saihesteko eta erabili behar izatekotan higiene neurriak hartzeko.
  • Plaza eta parkeetan oharrak jarri dira, jendea elkartzeko ohiko guneak izanik, pilaketak ekiditeko eskatuz.

2. Eraikin publikoak:

ITXITA eta JARDUERARIK GABE daude:

  • Karreane Kultur Etxea
  • KimueneKulturgunea
  • Herri Antzokia
  • Luberriko gimnasioa.
  • Beti Gazte Ostatua
  • Gaztetxea

ZABALIK dago: UDALETXEA

Irekita dago momentuz, baina ahal dela aurrez aurrekoa saihestea eskatzen da, telefono bidezko harremana lehenetsiz (943 88 03 57). Gogoratu tramite ofizialak on-line egiteko aukera duzuela www.zaldibia.eus atarian.

Astelehenean jarraipen mahaia eratuko da eta bertatik egingo da egunez eguneko neurrien jarraipena. 

Zaldibian, 2020ko martxoaren 13an