COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udalak zenbait neurri jarri ditu martxan eta gehiago lantzen ari da. Gainera, Goieki Goierriko Garapen Agentziak krisi-egoerari aurre egiteko laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra jarri du martxan.
Zaldibiako Udalak, 2020ko martxoaren jakinarazi zuenez, udal zerga eta tasak denboran eten ditu, egutegi fiskal berria onartu arte. Horretaz gain, alarma egoeragatik beren jarduera itxi behar izan dutenei udal tasa eta zergetan hainbat hobari aplikatzeko azterketak egiten ari gara, jarduera etenda egon den epeari dagokionez.
Goiekitik COVID-19 birusak eragin dituen eta eragingo dituen kalte ekonomikoei aurre egiteko lanean ari direla jakinarazi zaigu Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen mahai teknikoarekin eta beste garapen agentzia zein eragile sozioekonomikoekin elkarlanean.
Orain arte argitaratutako laguntzez gain, laguntza berriak argitaratuko omen direla eta, Goierriko eskualdeko Autonomo edo ETE bakoitza egoera guztiz desberdin baten aurrean dagoenez, zuzenean Goiekirekin harremanetan jartzeko eskatu dute, bakoitzari diagnosi pertsonalizatu bat egin eta dagokizuen laguntza eskaintzeko.
Honakoak dira harremanetarako bideak:
ADMINISTRAZIOA:
Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23
E-mail: ana.goieki@goierri.eus
EKINTZAILETZA:
Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03
E-mail: maialen.goieki@goierri.eus
INDUSTRIA:
Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59
E-mail: xabier.goieki@goierri.eus
TURISMOA:
Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49
E-mail: niko@goierriturismo.com
WEB ORRIA: https://www.goierri.eus/
Herriko ostalari, merkatari, autonomo eta enpresei Goiekirekin harremanetan jartzeko eta zuen egoeraren berri emateko dei egiten dizuegu, egoera zail honetan laguntzarako aholkularitza eman diezazuen.