Apirilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Elbira Zipitriari buruzko dokumentala emango da udaletxeko Herri Aretoan. Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente handienetakoa da Zipitria, frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuena.