Herritarren eskaerari erantzunez, Zaldibiako Udalak kontu korrontea ireki du elkartasun ekonomikoa bideratu nahi duten herritarrenzat. Bildutakoa, Covid-19ak sorturiko egoera larrienei erantzuteko erabiliko da gizarte zerbitzuen irizpideak jarraituz.
EGOERA LARRIENEI ERANTZUTEKO ELKARTASUN POLTSA:
• Herritarren eskaerari erantzunez, Udalak kontu korrontea ireki du elkartasun ekonomikoa bideratu nahi duten herritarrenzat.
• Bildutakoa, Covid-19ak sorturiko egoera larrienei erantzuteko erabiliko da gizarte zerbitzuen irizpideak jarraituz.
Ekarpena boluntarioa da eta anonimotasuna gordeko da.
ES64 2095 5075 10 9119785696
EROSKETAK ETXEAN JASOTZEKO ZERBITZUA:
• 65 urtetik gorako pertsonek edota arrisku talde bezala identifikatu direnenak.
• Berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten guztientzat.
• Gaixo egonik etxeko konfinamendua bete behar duten guztientzat.
• Behar duzunaren zerrenda egin eta Zaldibiako Udalera deitu 943 880 357.
• Hurrengo egunean zure etxeko atean jasoko duzu eskatutakoa.
• Udalak aurreratuko du herriko dendetako zure erosketaren kostua eta egoera normaltasunera
itzultzean adostuko dugu nola ordaindu.
ETXEZ ETXE HONDAKIN JASOKETA ZERBITZUA:
• Berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten guztientzat.
• Covid-19 gaixotasuna duten guztientzat.
• Zaldibiako Udalera deitu 943 880 357 eta bertan azalduko dizute nola jokatu hondakinekin.
• Udal langileek jasoko dituzte zure etxeko hondakinak zure etxeko atetik.