EGUNA: ABENDUAK 27 IGANDEA
ORDUA: 1. saioa 17:00etan / 2. saioa 19:00etan.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA
Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaez-ek, aurten argitaratutako “Agirre” diska aurkeztuko digute.
Ataungo trikitilariak (Unidad Alavesa, Los Zopilotes Txirriaos) bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, Fredi Pelaez teklatu jolearekin batera grabatua. Trikitixa eta Rhodes pianoa eskutik helduta doaz "Agirre" izeneko diskoan. Urte hauetan guztietan egindako 12 abesti instrumentalez osatutako proiektua da Zaldibiako Herri Antzokian taularatuko dutena.
SARRERA MOREA: Abenduaren 14tik aurrera KARREANE kultur etxean eskuragarri. SARRERAK AGORTUTA
OHARRAK
ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.
Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren14tik 23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.
Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.
Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da: