ERBIA eta DORDOKA ikuskizuna abenduaren 28an

Haur Hezkuntzako umeei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 28an, ASTEARTEA, goizeko 11:00etan izango da PLAZAn.  Jarraian dituzue xehetasun guztiak.

AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreane kultur etxean edo AZPIKO TAULAN abenduaren 23 arte.

OHARRAK: LEKU ALDAKETA plazan

  • Aforoa arazo izan ez dadin, gurasoak kanpoan geratuko dira.
  • Nahiz eta 6 urtez azpikoek ez duten maskara erabiltzeko bete-beharrik, ekitaldia toki itxian denez maskara eramatea gomendatzen dugu ikuskizun honetarako.

IRAUPENA 45 minutu 

Glu Glu taldeak “Erbia eta Dortoka” alegia mitikoa taulara eramango du.  Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute. Umeek primeran pasatzen duten bitartean adimena garatzen laguntzen dien istoriak dira.  Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo gara.

Erbiak dortokari beti barre egiten dio, zergatik eta poliki ibili ohi delako, gauzak astiro egiteko ohitura duelako. Halako batean, Dortokak lasterketa egitea proposatuko dio erbiari: ea zeinek mendia azkarren gurutzatu. Erbiak pozarren onartuko du erronka.

Azkenean, ordea, Dortokak irabaziko du zereginean etsiko ez duelako; poliki bada ere, pausoz-pauso bidean aurrera doa beti. Erbiak, ostera, nahiago du beste gauza batzuekin dibertitu: egun osoa telefonoarekin jolasean emango du, lasterketa ahaztu eta galdu arte.

Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.

IZEN EMATEA: ERBIA ETA DORDOKA ikuskizuna

AFOROA MUGATUA denez, txikienak bakarrik sartuko dira. Izena ematerako garaian HAURRAREN IZENA eta GURASO edo ARDURADUNAREN TELEFONOA jarri behar dira. Nahiz eta HHkoek ez duten maskara erabiltzeko betebeharrik, ekitaldia toki itxian denez maskara eramatea gomendatzen dugu ikuskizun honetarako.