ERLAUNTZA filmaren emanaldia


EGUNA: URTARRILAK 2 LARUNBATA
ORDUA: 1. saioa 16:30ean / 2. saioa 18:30ean
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA


SARRERA BERDEAK: (1. Saioa: 401 - 440) (2.Saioa: 451 - 490)

 

Izen bereko antzerki obran oinarritutako Erlauntza filma estreinatu du Mireia Gabilondok pasa den azaroan, Hego Euskal Herriko hainbat zinema aretotan eta urtarrilaren 2an, Zaldibian ere izango dugu. 

Haurtzaroan elkartutako lagun talde baten bizipenak izango ditu ardatz. Landetxe batean, ezkondu aurreko agur festa ospatzen ari diren sei emakume izango dira protagonistak. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, iragana urruti da. Hasiera batean poztasuna eta elkartasunaren festa behar zuenak, tentsioaren, sekretuen eta elkarri egindako erasoen forma hartuko du berehala.

Gabilondok bere kabuz zuzendu duen bigarren film luzea da Erlauntza lana, eta Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz aktoreek haragitzen dituzte komedia kutsua duen kontakizunaren pertsonaiak, antzerki obra antzeztu zuten berberek.

 

SARRERA BERDEA: Abenduaren 14tik aurrera KARREANE kultur etxean eskuragarri.SARRERAK AGORTUTA

OHARRAK

ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.

Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren14tik  23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.

Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.

 Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatuko dira.