Uda gerturatzen ari da eta berekin beroa eta freskatzeko gogoa. Gure herriko altxor dugun urak horretarako ere aukera ematen digu, baina betiere ingurua eta ingurukoak errespetatuz. Aurten, gainera, kutsadurarako gune izan daitezkeenez ardura bereziz ibiltzeko deia egiten dugu distantziak mantenduz.
Erreka ez da igerilekua. Eremu naturala da, ez dago soroslerik ezta hondakinak bilduko dituenik ere eta hainbat lekutan etxebizitzak daude inguruan. Guztiek merezi dute errespetua eta bainu lekuok gutxienez hartutako eran utzi behar ditugu.
Horregatik, aipatutakoak gogoraraziz oharrak jarri ditugu bainurako erabiltzen diren guneetan, arduraz gozatzeko eskatuz.
Hala ere, ARRISKUAGATIK BI OHAR GARRANTZITSU nabarmendu nahi ditugu:
Gozatu arduraz!