Errimak bi oinetan, igandeko ikuskizunerako sarrerak Kultur Etxean eskura

ERRIMAK BI OINETAN ikuskizuna izango da igandean Udazken Bizia programaren barruan. Bihar 15:00etatik 19:30era ekingo zaio sarrera banaketari Karreane kultur etxean. Jarraian informazio osoa.

Ikuskizuna: Haatik konpainiaren ERRIMAK BI OINETAN Dantza berriak bertsoei jarriak. Libe Sukia Garmendia zaldibiarra da bertsoa eta dantza uztartzen dituen ikuskizuneko dantzarietako bat. 

Eguna:  URRIAK 18 IGANDEA

ORDUA:  18:00etan

LEKUA:  RESTI pilotalekuan

PREZIOA: Doan

SARRERA GORRIA:

  • Urriaren 13tik 16ra Karreanen jaso daitezke sarrerak, 15:00etatik 19:30era. SARRERA GUZTIAK AGORTUTA. 
  • Ezinbestekoa da Kultur Etxera bertaratzea, ezingo dira telefono edo e-mailez erreserbatu.
  • Asteartean eta asteazkenean Zaldibian erroldatuta daudenek (16 urtetik gorakoek) soilik har ditzakete, pertsonako 5 sarrera gehienez. (Argipena: herrian erroldatutako batek hartu ditzake erroldatu gabe daudenentzat sarrerak). 
  • Ostegunetik aurrera 16 urtetik gorako edozeinek hartu ahal izango ditu sarrerak (pertsonako 5 gehienez) eta soberan geratuko balira, igandean ikuskizuna hasi baina ordubete lehenago Resti Pilotalekuan bertan eskuratu ahal izango dira.
  • 150 pertsonako aforo mugatua egongo da.

 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik. 
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.

OHARRAK eta KONTUTAN HARTZEKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA:

  • Herrian antolatzen diren ekitaldi eta ikuskizunetan parte hartu ahal izateko plazaratu ditu sarrera hauek Zaldibiako Udalak.
  • Egoerak hala behartuta eta ikuskizunetako AFOROAK ordenatu eta antolatzeko beharrari erantzunez plazaratu ditu sarrera hauek.
  • Zaldibiako Udalak antolatua edo bestelako eragileren batek antolatutako ekimen edo ikuskizun bateratako erabilia izan daiteke sarrera hau.
  • Ekitaldi edo ikuskizunaren inguruko informazio guztia eskuratzeko, mugikorrarekin sarreraren azaleko QR kodea irakurri edo alboan agertzen den web helbidea bisitatu behar dira.
  • Ekitaldi eta ikuskizun hauek garai bakoitzean indarrean dauden segurtasun irizpide eta osasun jarraipidetan oinarrituz antolatu dira. Ekitaldira bertaratzeko, bertan egon edo jarduteko eta ekitaldia amaitu ondorengo irizpideak jarraitzea eskatuko zaio sarrera honen eramaileari.
  • Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: Ekitaldi-ikuskizun hau denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko da, sarrera honen jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.