Erroten eguna Zaldibian

Maiatzaren 15ean, igandean, ibilaldi gidatua eta ate irekiak izango dira Zaldibian. Goizeko 10:30ean plazatik abiatuta, Olako errota, Zubieta errota eta Kanpain errota bisitatuko dira, besteak beste. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Kanpaingo errota bisitatzeko aukera izango da berriz.

 

Iaztik abian den proiektuak, aurki emango ditu lehen fruituak. Kanpaingo errotaren bueltan hasitako bideak, Gipuzkoako Erroten Egunarekin egingo du bat eta maiatzaren 15ean ibilaldia eta ate irekiak egingo dira Zaldibiako hainbat errotetan. Herritarrak arituko dira, bai errota jabe izanik edo bai historia biltzeaz arduratu den lan-taldeko kide izanda bertaratuei azalpenak ematen. 

Lotura duen informazioa: