Ekainaren 7an, ostiralean, 18:00etan, lau film labur emango dira Karreane kultur etxean. Solasaldia ere egingo da egileetako batekin: Pette Etxebarriarekin. Geuretik Sortuak proiektuaren barnean kokatzen da eta sarrera doan izango da.
Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioan antolatutako egonaldietan zenbait sorkuntza lan garatu dituzte sortzaileek, tartean, lau ikus-entzunezko. Euskal Herriko hainbat txokotan sortutako lau istorio dira, bakoitza bere ahots eta kontakizun propioarekin. Arrigurik sortu du Uharten, Alba Lozanok Ütlandsk Oiartzunen, Aitzol Saratxagak Ehiza Legution eta Pette Etxebarriak Oiogorri Antzuolan eta Aiherran.
Lau elementuak izenburupean, horiek guztiak ikusteko aukera izango da ekainaren 7an, ostirala Karreaneko ganbaran. Sarrera doakoa izango da, eta 18:00etan hasiko da emanaldia.
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: Karreane kultur etxeko ganbaran
- OHARRA: doan izango da.