Formakuntza tailerra: Gizonak eta parekidetasuna

Tailer honetan, parekidetasun ikuspegitik, gizon izatearen subjektutasunetik, zapalkuntza anizkoitzetan oinarrituta, indibidualetik hasita kolektiboan bukatuz, ibilbide bat egitea proposatzen dizugu. Izen ematea abenduak 10 arte

Tailerra, metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez gauzatuko da; parte-hartzaileen bizipenetatik abiatutako hausnarketa eta kontzientzia-hartzean oinarritutako dinamikak eramango baitira aurrera. Hori bai, beharrezkoak diren edukien azalpenekin lagunduta.

Bidea elkarrekin egiteak erosoago egiten du. Animatzen al zara?

  • Abenduaren 12, Larunbata
  • 10:00tatik 13:00tara
  • Zaldibiako Herri Antzokian KARREANE kultur etxean

Egoera dela eta, presentziala egitea ezinezkoa bada, Ikastaroa On line izango da. Izen ematea abenduaren 10 arte Karreane kultur etxean edo azpian dagoen izen emate taula beteaz.

IZEN EMATEA: Gizonak eta parekidetasuna

Formakuntza tailerrean Izen ematea abenduak 10 osteguna arte Karreane kultur etxean edo azpiko izen emate taula beteaz.