Gauerditik aurrera aldatuko diren neurriak

Atzo bildu zen LABI batzordeak hala erabakita, jarraian zehazten diren aldaketak jasango dituzte orain arte indarrean diren neurriek, gutxienez datozen 20 egunetan. 

 

Honakoak dira dekretuak zehazten dituen aldaketak, gainontzeko neurriak mantendu egiten direlarik:

 

Lehenengoa.– Neurri orokorrak eta prebentzio-neurriak.

Luzatu egiten dira segurtasunari eta higieneari, pertsonen arteko gutxieneko distantziari eta maskarak erabiltzeari buruzko neurri orokorrak eta prebentzio-neurriak, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzko lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren 1. artikuluan jasotakoak.

Bigarrena.– Osasun publikoaren arloko neurri espezifikoak

SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzko lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluak aldatzen dira, eta jarraian aipatzen diren neurriak modu orokor honetan zehazten dira, gainerako neurriak luzatuz:

a) Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordu­tegia 24:00ak arte luzatuko da, dagokion ordutegira doitzea eragotzi gabe, baita goizago ere, ordutegien arauketa arrunta aplikagarria denean.

b) Haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten talde egonkorretako pertsonen gehieneko kopurua 10 pertsonatara igotzen da.

c) Museo eta erakusketa-aretoetan, natura-turismoan, eta aisialdiko eta turismoko zentroetan aire zabalean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 10 pertsonara artekoak izango dira.

d) Kendu egiten dira aire zabalean kirola egiteko ezarrita zeuden pertsona-taldeei jarritako mugak.

e) Edozein motatako garraio publikoek 24:00etara luzatu ahal izango dute irteerako gehieneko ordutegia.