Gauerditik aurrera, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia lurraldeen barnean mugitzeko aukera izango da. Gainontzean indarrean jarraitzen dute beste neurriek, baita gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara kalean zirkulatzeko mugak eta lauko pertsona multzoenak ere. Hurrengo LABI bilera martxoaren 25ean egingo da, beraz bitartean neurri hauek izango dira indarrean. Jarraian duzue dekretu ofiziala, neurri berriak eta lehendik indarrean jarraitzen dutenak biltzen dituena.