Gaurtik aurrera neurri berriak abian

Gaur 2021eko irailaren 18an argitaratu berri den dekretua indarrean delarik, irailaren 1etik indarrean dauden murrizketak lasaitzea erabaki du LABI batzordeak. Edukierak eta ordutegiak dira, oro har, aldaketaren muina. Jarraian neurrien laburpena eta dekretua osorik ikusteko aukera. 

INDARREAN SARTU DIREN NEURRI NAGUSIAK:

Maskara: Nahitaez erabili behar da barnealdeetan, eta kanpoan ere bai segurtasun-distantzia mantendu ezin denean.

Ordutegiak: 03:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea. Ordutegi-arau arruntak ezarrita goizago itxi behar dutenek, arautegi arrunta errespetatu beharko dute. Tabernak, esaterako, (2012/03/21-EHAA) ohiko arau arruntean oinarrituz igandetik ostegunera 01:00etarako itxi behar dute eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan 02:30etarako gehienez. Terrazei dagokionez, herriko ordenantzaren arabera, iraila amaitu arte igandetik ostegunera 00:00ak arte eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan 01:00k arte. Urrian, igandetik ostegunera 23:00k arte eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan 00:00ak arte.

Edukierak: Bai merkataritzan, bai orokorrean, % 75, muga espezifiko bat aplikatzen denean izan ezik. Maskara etengabe erabili behar da.

Publikoa ekitaldietan: Edukiera, oro har, % 75ekoa da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, gehienez 1.500 izango dira barnealdean eta 1.800 kanpoaldean. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, edukiera ez da % 40tik gorakoa izango barnealdeetan eta % 60tik gorakoa esparru irekietan. Hauetan ere maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eremu itxietan bada. 

Ostalaritza: Barrualdean edukiera % 75ekoa da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona, eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko-lokaletan muga berberak aplikatuko dira.

Txokoak: % 75eko edukiera. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona. Nahitaezkoa da maskara, irensteko unean izan ezik. Etengabe aireztatzeko betebeharra.

Gaueko aisia: Jarduerari berrekin ahal izango diote % 50eko edukierarekin. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean gehienez 8 pertsona eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.

Gazteen lonjak eta lokalak: Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoarekin % 85 gainditzen duen unetik aurrera.

Kirola egitea: Barneko instalazioetan, gehienez 16ko taldeak. Gehieneko edukieraren % 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo 2 metroko distantzia mantenduz.

Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan eta aisialdi- eta turismo-zentroetan, barrualdean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.

Euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan, publikoetan zein pribatuetan, egiten den jarduera gehienez ere 25 laguneko taldeetan.

Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakartzaten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da.

Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak: Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia, eskuen eta gainazalen higienea. Jende
pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, eta kasuen miaketan laguntzea eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.