Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileak kontratatzeko deialdia
"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako 2 dinamizatzaile izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 10 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa.
GAZTETXOEN DINAMIZATZAILE IZATEKO KONTRATAZIO BALDINTZAK:
Lan eskaintza:
- 1.DBH, 2.DBH eta 3.DBHko gaztetxoentzat aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaile lanpostua Zaldibian.
- 6 hilabeteko kontratua izango da (azarotik-apirilera).
- Hilabeteko 10 lan ordu izango ditu: bi ekintza izango dira hileko, bi asteburutan, larunbatez edo igandez, beraz malgutasuna eskatzen da.
- Soldata: 300€ko zenbateko gordina (270€ko inguruko zenbateko garbia).
Baldintzak:
- Adin nagusikoa izan behar du edo urte honetan 18 urte bete behar ditu .
- Zaldibitarra izatea baloratuko da.
- Euskaraz komunikatzeko gaitasuna baloratuko da.
- Hezkuntza, hezkidetza eta aisialdiari buruzko ikasketak zein ikastaro ezberdinak baloratuko dira.
- Hezitzaile edo dinamitzaile moduan aritutako esperientzia baloratuko da.
- LANBIDEn, langabetu bezala alta egon beharko da edo alta eman beharko du egon ezean.
Prozesua:
- Urriaren 14a eta urriaren 24a bitartean eman beharko da izena LANBIDEn.
- Hautaketa prozesuko elkarrizketak urriaren 24ko edo 31ko asteetan izango dira. Jakinaraziko zaie aurkeztu direnei.