Goierri Rallysprinta asteburuan

Larunbat arratsaldean izango da lasterketa, baina bezperan puzgarriak eta autoen erakusketa ere antolatu dituzte antolatzaileek, 16:00etatik 19:00etara.

 Ostiraleko puzgarri eta kotxe erakusketa eguraldi ona bada plazan izango da eta bestela, Resti pilotalekuan. Larunbatean, 12:30etatik 21:30era bitartean izango da auto lasterketa, ohiko ibilbidea izango duena eta bertan biltzen den dirua Aspanogi Elkartearentzat izango da. Hemen lasterketaren harira Udalak zabaldutako trafiko oharra.