Goierri TB: seinale arazoa konponduta.

Telebista seinalea Ibargungo antenatik hartzen duten etxebizitzetan arazoak izan dira azken pare bat urtean Goierri TB eta beste tokiko kanal batzuk ikusteko. Hainbat saiakeraren ondoren, badirudi konpondu dela arazoa eta kanalak berriz sintonizatuz gero, jada etxe guztietan ikusi beharko litzateke. Hala ere, arazoak jarraitu egiten duela ikusiz gero, abisua pasa Udaletxera, mesedez.