Gorputzaren eta etxearen zaintza ekologikoko ikastaroa

Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Aiora Urbieta Eizagirrek gidaturiko aurreneko tailerrean xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean usain, kolore eta tamaina ezberdinetako intsentsuak eta kandelak egingo ditugu. Noiz? Urriaren 21ean, ostiralean, 17:00 eta 19:00ak bitartean, Zubi-Buru elkartean. Urriaren 20rako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai. 

 

Oso erraz eskuratzen diren materialak erabiliz eta beti gastuei erreparatuz, modu errazean egingo ditugu produktu hauek.

Parte hartzeko urriaren 20rako izen-ematea beharrezkoa da. Izena ematerekin batera 10 euroko kuota bat ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.

Non: Zubi-buru elkartean.

Data: urriaren 21ean, ostirala.

Ordutegia: 17:00-19:00

Izen-ematea egiteko bide ezberdinak:

- www.zaldibia.eus

- Goizez udaletxean.

- Arratsaldez Karreane kultur etxean.

 

10 €-ko kuota ordaintzeko:

  • ES61 2095 5075 11 1061226006 kontu korrontean. Kontzeptu gisa jarri: izen-abizenak gure etxean burujabe 1.
  • Txartelarekin:
  • Goizez udaletxean.
  • Arratsaldez Karreanen.