Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko ikuskizun hau urtarrilaren 3an, ASTELEHENA, goizeko 11:30ean izango da Zaldibiako Herri Antzokian. AFORO MUGATUA izango denez aurrez IZENA EMAN beharko da HEMEN edo Kultur Etxean. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreane kultur etxean edo AZPIKO TAULAN abenduaren 23 arte.
OHARRAK:
IRAUPENA 60 minutu
Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea erabakiko du eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetzea. Arbel batean erantzun ezberdinak bilduz joango da: adineko emakume bati galdetuko dio, haur bati, kalean bizi den eskale bati, korrikalari bati… Horrela bere ikuspegia osatzen eta zabaltzen joango da Haira. Parke ertzeko balkoi batean bizi den Lore loroak ere izango du zeresana eta galdera interesgarriak egingo dizkio tarteka.
Azken batean, hori baita antzerki honen funtsezko helburua: osasunaz dugun ideia zabaltzea, umorearen bitartez. Gorputzak bakarrik ez, gure sentimenduek, harremanek, ohiturek eta maila sozialak gure osasunean zenbaterainoko eragina duten erakutsi nahi dugu; osasuna, zatika ulertu beharrean, orekan mantendu beharreko osotasun gisa aurkeztuz.
Talde artistikoa: