Haritza Jolas Gelako erabiltzaile izateko eskaera

0-5 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Kurtso berria eta udazkena hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.

 

JOLAS GELAREN EZAUGARRIAK:

  • 0-5 urte bitarteko haurrentzat jolaserako egokitutako gela da, Artxanberriko Kimuene Kultur gunean, 1. solairuko amaierako eremuan kokatua.
  • Gelaren barruan gune ezberdinak daude: sukaldea/denda, antzerki/mozorro eremua, txikienentzako txokoa, eraikuntza jolasetarako gunea, edota puzzle, marrazki, mahai-jolasetarako txokoa.

 

ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:

  • Erabiltzaileek beren haurrekin hara joateko aukera dute, astelehenetik igandera, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak bitarte, nahi dutenean.
  • Horretarako, dagokion eskaera egin eta 5€ bermea jarrita gelarako sarbidea emango dien giltza elektronikoa emango zaie.
  • Eskaera egitean, jolas gelako araudia betetzeko konpromisoa hartuko da. Behean erantsita eskaera orria, Kultur Etxean aurkeztu beharrekoa, edota lotura honetan tramitea online egiteko aukera (sinadura elektronikoarekin): https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?ID=ESK2

 

ERABILTZAILEEN BAJAK:

  • Haurra koxkortu delako edo erabilerarik egiten ez duelako baja eman nahi duten erabiltzaileei, Karreane Kultur Etxean jakinaraztea eskatzen zaizue. Behar ez duenak, giltza elektronikoa itzultzeko aukera du erabiltzaile izateko jarritako 5 euroko bermea berreskuratuz.