Udalak uda bizia! kanpainako ekintzak bideratzeko irekitako lanpostu deialdian, zerrenda bat osatzeko aukera eman zitzaien interesdunei. Hala, 8 herritarrez osatutako zerrenda dago Kultur Etxean eskuragarri, kontziliazio arazoak dituzten familiek haurren zainketarako inor behar badute harreman-bidea errazteko.