Hemen da Iparra Hegoa

Aste honetan zehar Iparra-Hegoa ospatzen ari dira Seguran, Euskal Herriaren iparraldeko eta hegoaldeko herritarrak bilduz mugak haustea helburu duen ekimena. Astebururako ere egitarau zabala antolatu dute, eta urtero bezala Zaldibiako Udalak hainbat baliabide eskainiz babestuko du antolaketa. Hala, zaldibitarrak ere festan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak.

 

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

MARTXOAK 12, OSTEGUNA
- 19:30. Bertso eta kantu poteoa. Kuxkuxtu txaranga eta Nerea Elustondo, Eneko Araiztegi eta Amets Arzallus bertsolariekin.
- 21:30. Bertso-kantu afaria. Kuxkuxtu txaranga eta Nerea Elustondo, Eneko Araiztegi eta Amets Arzallusekin. Gai jartzailea: Jon Iturrioz.

MARTXOAK 13, OSTIRALA
- 11:00. Haurrentzako jolasak.
- 17:00. Etxepareko ikasleei harrera.
- 19:30. Arkumea burruntzian eta Sagardo dastaketa. Panderojole juntadizoa eta kale animazioa Kuxkuxtu txarangarekin.
- 23:00. Kontzertua: Kiki Bordatxo erromeria. Ondoren DJ Bull.

MARTXOAK 14, LARUNBATA
- 10:00. Sukalki lehiaketa.
- 11:00. Kale animazioa Baigorriko gaiteroak eta Goierriko zanpantzarrekin.
- 12:00. Etxepareko ikusgarri ibiltaria.
- 13:00. GEREZIONDOKO EKITALDI NAGUSIA.
- 15:00. Gazte bazkaria frontoi zaharrean, Etxepareko txarangarekin.
- 15:00. Herri bazkaria karpan, Kuxkuxturekin.
- 18:00. Manifa Azterketak euskaraz.
- 19:00. Taloak eta Euskal Herriko garagardo dastaketa.
- 23:00. Kontzertua: Balantza taldea. Ondoren DJ Bull.

MARTXOAK 15, IGANDEA
- 11:00. JAIA BAI, AUZOLANA ERE BAI! Mokadutxoa Elorrin