Apirilaren 19an egin zen bileran hizpide izan genituen joan den urteko festen errepasoa, 2024ko jaietarako kontuan hartu beharrekoak, festa egunak eta musika taldeen proposamenak. Bigarren bilera bihar izango da, hilak 24, honako gaitegiarekin: lehen egitarauaren zirriborroa, musika taldeen aukeraketa, txupinazorako proposamenak eta ingurumenaren zaintza.
2024ko Zaldibiako festak urriaren 3an, 4an, 5ean, 6an eta 12an izango dira.
Horien antolaketari begira, bigarren bilera maiatzaren 24an egingo denez, herriko talde eta eragileek festetan zein ekimen antolatu nahi dituzten pentsatzen joatea komeni da.
FESTAK ANTOLATZEKO II. BILERA:
Azkenik, festei hasiera emango dien txupinazoa nork bota dezakeen proposatu nahi dutenek jarraian dute horretarako aukera.