Heziketa parekide baten oinarrizko trebakuntza saioa irailera atzeratua

SAIOA IRAILERA ATZERATU DUGU parte hartze zabalagoa bilatu asmoz.

Ekainaren 9an, Herri Antzokian, Emagin elkarteko Ainara Lasa Muñozek dinamizatuko duen tailerra egingo da, heziketa arduraren bat duen edo erreferente den edonori zuzendua. Bertan, parkidetasuna, sexu genero sistema eta rol aniztasuna landuko dira, tratu onen baloreen aterkipean.

Tailerra 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da eta jarraian eman dezakezu izena. 

 

IZEN-EMATEA: Heziketa parekide baten oinarrizko trebakuntza saioa

Ekainaren 9an, ASTEAZKENA, 17:30etan Herri Antzokian.