Badakigu ez direla garai xamurrak eta gai garrantzitsuegiak direla uste dugu horren gordin arautu eta bere horretan uzteko. Horregatik, momenturik latzenean hildakoaren familiak babestu, goxatu eta elkartasuna adierazteko modu berriak asmatu beharrean gaude. Hemen duzue egoera hau gertatuko balitz nola bideratuko dugun.
2020ko martxoaren 26an Zaldibiako Udalak hilerriko jardueraren inguruan plazaraturiko Alkate dekretua indarrik gabe uzten du, martxoaren 29an estatuko osasun ministeritzak indarrean jarritako aginduak.
Badakigu ez direla garai xamurrak eta gai garrantzitsuegiak direla uste dugu horren gordin arautu eta bere horretan uzteko. Horregatik, momenturik latzenean hildakoaren familiak babestu, goxatu eta elkartasuna adierazteko modu berriak asmatu beharrean gaude.
Zaldibiako Udalak, herritar batek uzten gaituen egunaren arratsaldeko 19:30etatik aurrera, udal ibilgailuaren megafonian Txoria txori abestia jarrita agurtuko ditu.
Hala nahi duten herritarrei, etxetako balkoietan argiak agertzeko gonbitea luzatzen diegu. (Kandelak, linternak, …)
Zaldibian, 2020ko apirilaren 1ean