Ibai-Ondoko konpostgunea ostegunean jarriko da martxan

Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan Ibai-Ondoko konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta hitzordu bat jarri da azalpenak eta giltza jasotzeko: 18:30ean, Ibai-Ondoko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, hitzordura agertzeko deia egiten diegu. Izena eman gabe egon, baina interesa izan dezaketen herritarrei ere bertaratzeko eskatzen diegu. 

 

Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, urrian martxan jarri ziren Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Ondoren, eskolan jarri zen hirugarrena eta Artxanberrikoa izan zen laugarrena. Urte berriarekin batera urrats berri bat emango da, Ibai-Ondo etxeen atzealdean eraikitako 6 moduloko konpostgunea zabalduz.  

Abenduaren 1ean egin ziren gune berrien inguruko bilerak auzotarrekin eta bertan jaso ahal izan zen konposta proiektuari buruzko informazioa. HEMEN ere aurkitu dezakezu informazio guzti hori. 

 

IBAI-ONDOKO KONPOSTGUNEA MARTXAN JARTZEA:

EGUNA: urtarrilaren 12a, OSTEGUNA

ORDUA: 18:30ean

LEKUA: Ibai-Ondo atzealdeko konpostgunean

ZER EGINGO DA: Udal langileak Ibai-Ondon konposta egiteko izena emanda dauden herritarrei azalpenak eman, zalantzak argitu eta giltzak banatuko dizkie. Izena eman gabe daudenek ere azalpenak jasoko dituzte eta izena emateko bideak adieraziko zaizkie.

ZALANTZAK:

  • Izena emanda nago, baina ostegunean ezin dut bertaratu. Zer egin dezaket? Saiatu zuk ezin baduzu etxeko edo inguruko norbait etortzen, ahal dela. Inolaz ere etortzerik izan ez duten herritarren kasuan, Udaletik deituko zaie ondorengo egunen batean hitzordu berria jartzeko. 
  • Ez dut oraindik izena eman, baina interesatzen zait eta informazioa nahi dut. Zer egin dezaket? Ahal baduzu etorri ostiraleko deialdira. Bertan jasoko dituzu azalpenak eta izena emateko bidea jarriko zaizu.