Covid-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari bazara, gogoan izan ez zaudela bakarrik. Bi telefono zenbaki hauetan eska dezakezu laguntza: 943 88 20 00 (Zaldibiako Gizarte Zerbitzuak) eta 900 84 01 11 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eta fakturan ez du arrastorik uzten. Herritar guztion esku dago indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea, ordea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, deitu lehenbailehen laguntza eskatzeko.