Festa batzordean gaia landu ondoren, iritzi bilketa egitea erabaki da hemendik aurrerako festen egutegiaren harira. Ostiralera arteko epea dago galdera honi erantzuteko: ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin? Festa batzordearen urri amaierako balorazio saioan herritarren iritziak eskuan izanik dagokion erabakia hartu ahal izateko, iritzia ematera animatzen zaitugu. Jarraian azalpenak eta parte hartzeko moduak.
Jarraian duzu iritzi bilketa honi buruzko azalpena eta bertan parte hartzeko modua. Iritzia ematera animatzen zaituztegu, festa batzordearentzat garrantzitsua baita.
IRITZI BILKETA PROZESUA:
1. INFORMAZIO ALDIA: festetako programan eta herriko informazio kanal ezberdinetan.
2. IRITZI BILKETA ALDIA: urriaren 16tik 20ra, presentzialki udaletxean eta kultur etxean eta ONLINE IRITZIA EMATEKO aukera ere badago. Herritar bat, iritzi bat irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izango dute iritzia emateko aukera..
3. ERABAKIA HARTZEKO ALDIA: 2023ko festen balorazio saio irekian landuko den gaietako bat izango da, bildutako iritziak eskuan direla.
Jakina da herriko festa egunak zehazterakoan, Santa Fe eguna (urriak 6) izaten dugula oinarri, festak beti bezperan hasiz. Iritzia bildu nahi dugu urriaren 6ko erreferentzia alde batera utzi eta festak urriaren lehen ostegunarekin hasteko proposamenari buruz.
GALDERA: Ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin?
Datu Pertsonalen Babeserako Lege Oharra