IRITZI BILKETA: GOIERRI RALLYSPRINTA

Hainbat izan dira urtez urte lasterketa honen harira denetariko iritziak helarazi dituzten herritarrak, aurten bereziki. Hau honela izanda, eta ekitaldi honek duen eragin maila eta eremua kontuan hartuta, IRITZI JASOTZE ARIKETA FORMALA burutzea erabaki dugu. Jarraian informazio osoa eta parte hartzeko moduak. 

Azken urteetan urtero antolatzen den ekimena da Goierri Rallysprinta, aurten VIII. edizioa jokatu berri delarik. Ibilbidean zehar Gaintza, Zaldibia eta Lazkaoko Lazkao-mendi auzoa hartzen ditu. Lazkaoko IKULLU RACING elkarteak antolatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren baimenak behar izateaz gainera,  Zaldibiako herri bideetatik ere pasatzen denez, Zaldibiako Udalak badu zer esanik.

Hainbat izan dira urtez urte lasterketa honen harira denetariko iritziak helarazi dituzten herritarrak. Aurten bereziki, zuzenean nahiz udaletxean idatziak aurkeztuz, eskaera, proposamen edo kexa asko heldu dira.

Hau honela izanda, eta ekitaldi honek duen eragin maila eta eremua kontuan hartuta, IRITZI JASOTZE ARIKETA FORMALA burutzea erabaki dugu. Hala nahi duten Zaldibiako herritar guztien iritziak bilduko ditugu eta JASOTAKO INFORMAZIOA LEHEN OINARRIA JARTZEKO EZINBESTEKOA izango da. Iritzi kopuru eta emaitzen arabera ikusiko dugu jarraian zein urrats ematea dagokigun.

Horregatik, ZALDIBITAR BAT, IRITZI BAT irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izango dute iritzia emateko aukera.

Horretarako, bi bide jarri dira:

 

  1.        AURREZ AURRE:

           NOIZ: martxoak 30, 31 eta apirilak 3, 4 eta 5.

           ORDUAK ETA LEKUA:  8:30-15:30 udaletxeko harreran  eta 15:00-19:30 Kultur Etxean.  

           ORRIAK: aste honetan etxe bakoitzera iritzi-orri bat banatuko bada ere, udaletxean eta kultur etxean ere eskuragarri daude iritzi-orriak. 

 

        2.        ONLINE:

        NOIZ: martxoaren 30etik apirilaren 5era.

         NON:  www.zaldibia.eus webgunean

                   - zaldibia.eus/qr/rally helbidean, LOTURA HONETAN        

                   - Mugikorrarekin QR kode hau irakurrita

 

 

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Oharra.