Covid-19ak herritarren ekonomiari eta herriko jarduerei eragindako kalteak arindu eta tokiko zerbitzuak sustatu asmoz egindako ekimenak arrakasta izugarria izan du. Izan ere, bigarren egunerako saldu dira 1800 bonoak. Bejondeizuela!
Atzo egun osoz plazan salmenta postua jarri eta gero, gaur eguerdia baino lehen amaituta ziren bono guztiak. Guztira 1800 bono saldu dira, 10€ko balioa dutenak eta beraz, ekimen honekin ziurtatu dugu 18.000€ herritarrek eta herrian gastatuko ditugula, onurak bi aldeentzat izanik, herritarrak eta herriko zerbitzuak.
Gauzak azkar doazen arren, ezin dugu ahaztu hilabeteotan herriko ostalari, ekoizle, merkatari eta bestelako zerbitzu-emaileek eskeini digutena edo eskeini ezin izan digutena, batzuk baldintza gogorretan lanean eta besteak ateak ezin ireki. Inoiz baino ageriago geratu da herri baten bizitzan duten pisua eta bizi hori mantendu nahi badugu, herritarrona da giltza, herritarrona da hazia.
Ekimen honek lagundu dezala bada horretan eta ereiten jarrai dezagula.