ZALDIBIAKO
udala

Komertzio txikiari gure eskertza

Garai zail hauetan beraien osasunaren aurretik, herritaron ongizatea lehenetsi izana eskertu nahi diegu. Horregatik gaur apirilak 8 asteazkena arratsaldeko 20:00etan txalo zaparrada eskainiko diegu etxeetako balkoietatik.

Komertzio txikiak Zaldibiako herriari ematen dion bizia bistakoa bada ere, garai zail hauetan emandakoaren garrantzia biderkatu egiten da.

Garai zail hauetan egiten ari diren lana ezinbestekoa da. Beraien osasunaren aurretik herritarron ongizatea lehenetsi izana, eskertu nahi diegu*.

Gaur APIRILAK 8 ASTEAZKENA, iluntzeko 20:00etan TXALO ZAPARRADA eskaini nahi diegu gure komertzianteei ESKERRAK EMATEKO!

Herriko dendarieri
txalo zaparrada " Gora"
gu serbitzen arriskatuz
ze arreta ze ganora
urrutiko intxaurrena
behar genuke gogora
erosketak bertan hartuz
juan gabean inora
aurrerantzean zer egin
testigu degu denbora
ea! itzultzen diegun
konfiantza hau gerora.

 

Altzo Txiki

 

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Oianguren institutoari ere, komertzioetan banatu ditugun pantailak egiteagatik.