Covid-19a dela eta ezarritako itxialdiak eragin dizkizun bizipen eta sentipenak jaso nahi ditugu, aurrerago eta modu anonimoan partekatzeko. Jarraian informazio gehiago.
Egunero txalo egitera irteten gara balkoietara, aurpegi irribarretsuak erakutsiz beti. Baina zer dago horren atzean? Gure egunerokoa nola bizi dugu? Gure intinitatean nola sentitzen gara? Etxeko karga nola jasan dugu?
berdintasuna@zaldibia.eus helbidera idatzi konfinamenduko zure bizipen eta sentipenak. Esan bezala, aurrerago, jasotako errelato guztiak izenik gabe partekatuko ditugu, itxialdi egoera bakoitzak istorio bat gordetzen baitu.