Jarraian dituzue COVID-19 KORONABIRUSAren ZABALPENA EKIDITEKO Zaldibiako Udalak hartutako neurriak 2020-03-12an. Bihar bando bidez banatuko da Zaldibiako etxe guztietara idatzi berbera.
HONAKO NEURRIAK HARTU DITU ZALDIBIAKO UDALAK:
1. Herritarrak informatu:
- Bando bidez unean uneko neurrien inguruko informazioa zabalduko da.
- Osakidetzak emaniko prebentzio neurri eta gomendioen zabalpena egingo da bando bidez, eraikin publiko guztietan eta kaleko kortxoetan.
- Komun publikoetan garbiketa indartuko da eta eskuak garbitzeari buruzko azalpena jarri da.
- Web gunean eta sarean prebentzio neurriak eta gomendioak jarri dira, baita Udalaren bestelako sare sozialetan ere. Mugikor bidez ZaldibiAPP aplikazioaren bidez azken ordua jarraitu ahal izango da.
2. Eraikin publikoak:
- Martxoaren 13tik aurrera (ostirala) eta Hezkuntza guneak (Haurreskola, Herri Eskola) ixteko dekretua aintzat hartuz, HAINBAT UDAL ERAIKIN ITXI eta JENDAURREKO ZERBITZUAK BERTAN BEHERA geratuko dira epealdi berean: Karreane Kultur Etxea, Kimuene Kulturgunea, Herri Antzokia eta Luberriko gimnasioa.
- Beti Gazte Ostatua momentuz zabalik mantenduko da, taberna zerbitzuan. Beti Gazte Elkarteak bere ekintzak aztertuko ditu, batzuk atzeratu edo bertan behera utziz, arrisku taldea diren heinean. Giza-talde honi gune itxietan eta taldean ibiltzea saihestea gomendatzen zaie.
- UDALETXEA IREKITA dago momentuz, baina ahal dela aurrez aurrekoa saihestea eskatzen da, telefono bidezko harremana lehenetsiz (943 88 03 57). Gogoratu tramite ofizialak on-line egiteko aukera duzuela www.zaldibia.eus atarian. Udaleko posta elektronikoa bulegoa@zaldibia.eus
3. Ekitaldi publikoak eta Jarduerak:
- Asteburu honetako Goierri Rallysprinta eta bezperako erakusketa eta puzgarriak atzeratuta geratu dira data jakinik ezarri gabe.
- Haur ekintzak eta eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera utziko dira Herri Eskola itxita dagoen artean: Musika Eskola, Eskola Kirola,… Adinekoei zuzendutako soinketa ere bertan behera geratzen da.
- Kultur Sailarekin datozen egunetako agenda aztertu eta gomendioak jarraituko dira, beharrezko bada eta kasuan kasu ekitaldiak saihestu, atzeratu edo bertan behera utziz.
4. Udal Langilegoa:
- Udal langilegoak ohiko lanari eutsiko dio, gomendio eta prebentzio neurri orokorrak jarraituz.
- Jendaurreko lanpostuetan garbiketa neurriak hartzeko protokoloa landu da eta datozen egunetan egoeraren arabera neurri gehiago aztertuko dira.
5. Osasun-Zerbitzua:
- Herriko egoerari jarraipena egiteko herriko zerbitzu medikua eta Udalaren arteko komunikazio bide iraunkorra zabaldu da.
Zaldibian, 2020ko martxoaren 12an