Covid-19 birusa medio, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzatik hainbat informazio eta gomendio zabaltzeko eskaeraren harira, jarraian aurki ditzakezue babeserako gomendioak eta informazio gehiago.
ZER EGIN BABESTEKO?
- Garbitu eskuak sarritan.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
- Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
ZEINTZUK DIRA SINTOMAK?
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.
ZER EGIN SINTOMA HORIEK BADITUT?
- Arrisku eremu batera bidaiatu badut, ez joan osasun-zentrora, etxean geratu, 900 20 30 50 telefonora deitu, eta beste pertsonengandik 2 metroko distantzia mantendu.
- Arrisku-eremu batera bidaiatu ez badut, saihestu esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara joatea edo zentro soziosanitarioak bezalako erakundeak bisitatzea.
Galde erantzun gehiago: HEMEN