Kultur eta Kirol taldeentzat 2022ko diru-laguntza deialdia zabalik

Gaurtik eta ekainaren 3ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2022. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 

 

Apirilaren 6an bildu ziren Udaleko Kultur eta Kirol arduradunak herriko hainbat elkarte eta talderekin aurtengo urteari begirako asmoak elkarbanatzeko. Hizpide izan zen gaietako bat urteroko diru-laguntza deialdia izan zen. Udaletik deialdia apirilaren amaiera aldera egingo zela adierazi zen eta taldeei euren programak aurkezteko deia egin zitzaien. Egun bakarreko ekintzekin (Txirrindularitza proba, Ardiki Eguna, Mendi Lasterketa...) zuzeneko hitzarmenak sinatuko dira aurtengoan ere.

Hala, 2022ko apirilaren 27an, Zaldibiako udaleko Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu dira Kirol eta Kultura arloan 2022an emango diren diru-laguntzen oinarriak eta diru-laguntzen deialdia. Hemen eskaerak aurkezteko informazio osoa:


Epea: 2022ko ekainaren 3ra arte, arratsaldeko 14:00ak arte.

Dokumentazioa: behean atxikitako oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko lekua: telematikoki, www.zaldibia.eus web-orrian.

Zalantzak argitzeko Kultur Etxera edota Idazkaritzara jo dezakezue.