Lanpostu baterako deialdia gazteentzat

Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko Europako programa baten barruan, 16 eta 30 urte bitarteko gaztea urtebeterako kontratatzeko deialdia zabaldu du Udalak. Lanbideren bidez eman behar da izena eta jarraian irakur ditzakezue baldintzak eta bestelako informazioa.

 

LANPOSTUARI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Lanpostua: Zaldibiako Udalerako ingurumen hezitzaile/langilea
  • Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatu­tako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa.
  • Aurreikusitako lanaldia: 12 hilabete, ahalik eta azkarren hasita.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00-15:00, nahiz eta unean uneko beharren arabera egokitu daitekeen eta arratsaldez ere izan daitekeen.
  • Eskatzen diren ikasketak eta nahitaezko baldintzak:
    • Programaren oinarrizko baldintzak: kontratua hasten den unean 16 urtetik gora eta 30 urtetik behera izatea, Araba, Bizkaia edota Gipuzkoan bizitzea, langabea izatea eta Lanbiden alta emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa, eta praktikaldiko lan-kontratu bat hitzartzeko betekizunak betetzea, Langileen Estatutuaren 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. 
    • NEKAZARITZA-JARDUERAK edo INGURUMENAri lotutako ikasketak
    • EUSKARA: ezinbestekoa euskara (gutxienez B2 maila)
  • Baloratuko diren baldintzak:
    • Heziketa eta ingurumen arloan jakintza/esperientzia
    • Kanpo-lanetako jakintza/esperientzia
    • Herritarrekiko harremanean egokitasuna
    • Funtzio anitzetako gaitasun eta borondatea
  • Hileko soldata gordina (gutxi gora behera): 2.205,11€
  • IZEN EMATEA: Lanbiden, ekainaren 9ra arte.
  • Bere EGINKIZUN NAGUSIAK hauek izango dira:
    • Zaldibiako hondakin bilketa sistemaren optimizazio plana aurrera eramatea: atez ateko bilketa ontzien banaketa, pertsonalizazioa, jarraipena eta herritarrekin kudeaketa hartu-emanak.
    • Frakzio organikoaren (biohondakinaren) kudeaketan konpostatzea egiteko plana aurrera eramatea: sentsibilizazioa, konposta guneen prestaketa, ontzi eta txartelen kudeaketa eta herritarrekin kudeaketa hartu-emanak.
    • Hondakinen murrizketa eta birziklapenerako sentsibilizazio lanak egitea.
    • Merkataritzako jardueren kudeaketa: herriko sistema azaldu eta bere kasura egokitu, beharrak aztertu, edukiontziak prestatu, kodifikatu eta eraman, datu basea kudeatu, oharrak/mezuak helarazi, zalantzak argitu, etab.
    • Erabilera ezegokien kudeaketa: sistemaren azalpena, jokabidearen zuzenketa eta dagokion kasuan txostenak prestatu, guneak/birziklaguneak/etxolak ikuskatu,  bizilagunekin harremanetan jarri, azalpen hitzaldiak, argibideen kartelak erantsi, etab.
    • Ontzi guneak eta birziklatze etxolak ikuskatzea.
    • Adierazleen eta neurgailuen datuak kudeatu.
    • Unean uneko kanpainetan, ekimenetan edo zerbitzuetan lagundu eta, orokorrean, sortzen diren beharrei erantzun.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN 

 

Zaldibian, 2022ko ekainaren 2an