Osasun Sailaren datuak erreparatuz, denbora luzez PCR proban positibo eman duen herritarrik izan ez badugu ere, atzo eta gaur bina positibo agertu dira. Arduraz jokatzeko eskatzen dugu, datozen egunetako datuei erreparatu eta lasaitasunerako deia egiteaz batera. Positibo eman dutenei Zaldibiako Udalaren telefonora (943 88 03 57) deitzeko eskaera egiten diegu, baita beraiekin harremanetan egon direlako berrogeialdian daudenei ere. Horrela, elikagaiak eskuratu eta hondakinak biltzeko protokoloak martxan jartzeaz gainera, herriko egoeraren argazki erreala izan dezagun. Udal arretaz kanpoko ordutegia bada ere deitu Udaleko telefonora, 24 orduko zerbitzua baitugu asteko zazpi egunez kasu hauetarako.