Maiatzak 2tik paseoak eta kirol jarduerak modu arautuan
Espainiar estatuko Osasun Ministerioak gaur argitaratu du buletin ofizialean bihartik aurrera paseoak eta kirol jarduerak arautuko dituen dekretua. Albiste honetan aurkitu ditzakezu informazioa, ohiko galderak eta bitartekoak.
Alarma Egoera eta Itxialdia edo konfinamendua indarrean dauden honetan, aurreko astean 12 urtez beherakoei paseatzeko emandako baimenaren ondoren, helduei ere kirola egiteko eta paseatzeko baimena emango zaie bihartik.
Hasteko, kontuan izan behar dira oinarrizko segurtasun neurriak: 2 metroko distantzia zure etxean bizi ez den edozeinekiko, jende pilaketak saihestu, higienea zaindu uneoro eskuak maiz garbituz, eta osagarri moduan musukoa edo maska jantzi.
Bihartik aurrera ezinbesteko desplazamenduez gain, paseora eta kirola egitera ere atera gaitezke. BAINA NOLA?
ORDUTEGIA: goizeko 6:00etatik gaueko 23:00k artean, egunean behin, baina ordu mugarik gabe.
NORAINO JOAN GAITEZKE: paseoak etxetik kilometro bateko erradioaren barruan eta kirol jarduerak herri lurren mugen barruan.
NOREKIN ATERA GAITEZKE:
- 14 urtetik beherakoak: etxeko heldu baten laguntzaz
- 14 urtetik gorakoak: paseatzera gehienez etxeko batekin batera eta kirol jarduerak egitera bakarka
- Ezinduak, 70 urtez gorakoak eta elbarritasunen bat edo behar bereziren bat dutenak bizikiderekin batekin edo zaintzailearen laguntzaz
Ezingo dira kalera atera, ordea, COVID-19arekin gaixotuta daudenak, berrogeialdian daudenak, eta zahar etxeetako egoiliarrak ere ez.
KASU ZEHATZAK ETA ZALANTZAK:
- Heldua naiz. Umeekin ateratzen banaiz, gero kirola egitera edo paseatzera atera naiteke?
- Bai, ez dago aukeratu beharrik bat edo beste.
- Kirolen barruan edozein praktika daiteke?
- Ez, bakarka egiten diren kirolak daude baimenduta, ez taldekoak eta kontaktu fisikoa dutenak.
- Mendi ibilaldia edo trekking egitea zer da paseoa edo kirola?
- Mendi buelta egitea kirola da, egin daiteke, denbora mugarik gabe, egunean behin eta betiere herriko mugetatik atera gabe.
- Ez dago iraupen mugarik?
- Ez, nahi adina denboran egin daiteke kirola, baina jarduera fisikoa segidan egiteko eskatuko dute, etenik eta geldialdirik egin gabe; atseden hartzera gelditu behar izanez gero, ez luzatzeko eskatuko dute.
- Frontoia erabili dezaket?
- Kirol instalazio itxiak ez daude baimenduta, soilik irekiak direnak. Zaldibian adibidez, Toki-Alai frontoia erabil daiteke, baina soilik bakarkako kirola baimenduko da.
- Kotxea hartu eta mendira gerturatu naiteke, herriko mugen barruan?
- Ez, ezin da ibilgailu motordunik (autoak, motorrak...) edo garraio publikorik erabili beste norabait joan eta kirol jarduna edo paseoa han egiteko. Etxetik abiatu behar gara.
- Larraitz-Gaintza edo Lazkao-mendi aldera joan naiteke bizikletaz?
- Ez, beste herrien lurretan sartzen zarelako. Urtsubiraino, Zaldibarreneraino edo Arkakaraino joan zaitezke, adibidez.
- Enirio-Aralar Mankomunitateko eremuan egin dezakegu kirola?
- Ez, herriko mugen barruan egin behar da kirola. Badakigu hainbatek Ertzaintzan kontsultatu duela, baina Udalak ere kontsultatu du eta esan digutena da, legeak dioen bezala, kirola egiteko herriko mugak errespetatu behar direla. Herri-mendian eta herri-bideetan badugu aukera Zaldibin.
- Ordutegiak daudela irakurri/entzun dut:
- Bai, baina Zaldibian 5.000 biztanle baino gutxiago bizi garenez, ez daukagu adinen araberako ordutegirik. Kontuan izan behar dena hau da: 6:00etatik 23:00etara artean atera behar gara eta jende pilaketak saihestu behar dira.
- Zahar etxeetako egoiliarrak atera daitezke paseora?