Martxan da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina berritua

Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu al zara? Orain duzu aukera, abenduaren 9ra arte, irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko! Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz! Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.

Herri guztietako fitxak jasotzean, 500 libururen zozketa egingo da eta irabazleek etxean jasoko dute oparitu nahi duten liburu hori, mezua itsasirik duela. Ah! Kanpainan parte hartzen duten Zaldibiako irakurleen artean ebook bat zozkatuko da.