Pasa den astean iragarri zuen Espainiar Estatuko gobernuak maskararen derrigorrezko erabileraren legea aldatzeko asmoa eta gaur argitaratu dute agerkari ofizialean araudi berria. Aire zabalean egon eta elkarrenganako 1,5 metroko distantzia betez gero, maskara kentzeko aukera irekitzen da horrela bihartik aurrera. Jarraian xehetasun guztiak.
Gaur, ekainaren 25ean argitaratu denez, honakoak dira bihartik aurrera izango diren arauak maskara erabiltzeari dagokionez:
Sei urtetik gorako pertsonek maskara erabili beharko dute honako kasu hauetan:
Hau horrela izanik eta maskara erabiltzeko derrigortasuna ez duten salbuespenezko kasuak kontuan hartu gabe, orokorrean araudi berriak bide eman du aire zabalean eta 1,5 metroko distantzia bermatuz gero maskara ez erabiltzeko. Distantziak mantentzen ez badira edo espazio itxian bagaude derrigorrezkoa izaten jarraitzen du maskararen erabilerak momentuz.