Eta ba al dago integraziorik Zaldibian? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara bihar, asteartea hilak 11, udaletxean egingo den HITZALDI- SOLASALDIAN. Lardizabal Herri Eskola, Etxekonekok Elkartea, Ausa-Gaztelu Guraso Elkartea, Zaldibiako Udala eta UEMAk antolatu dute elkarlanean hitzordua, euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren baitan.
Euskara eta Kultur artekotasuna egitasmoaren baitan antolatu da saio hau, eta herritarren artean gai honi buruz elkarrekin pentsatzea da helburua.
Deia egiten zaie gai hauetan interesa duten orori, saiora etortzeko. HTZALDIA eman eta saioa dinamizatuko dute HUHEZIko Amelia Barquin eta Karmele Perez-ek.
Aldibereko itzulpena egongo da eta haurrentzako zaintza zerbitzua ere bai.
ZAINTZA zerbitzua erabiltzeko izena hemen esteka honetan:
Euskaraz https://hodeia.lardizabal.eus/apps/forms/s/AjeYeLCbk8XMsnkLmMLSAe6G
Elebiduna https://hodeia.lardizabal.eus/apps/forms/s/xPnL5sCKcHtFRszWfHMHLcMa