Azken egunetan Amundarain errekan, Eskolako zubiaren eta harrizko zubiaren arteko eremuan, bainatu diren hainbat herritarrek azkura eta azaleko kalteak izan dituztela jakinarazi digute. Eremu hau ez da bainu leku ofizialen barne kokatzen, nahiz eta jende askok hartarako erabili. Horregatik, gogorarazten dugu norberaren ardura dela bertan gerta daitekeena. Ohar honen eta eremuan bertan jarri diren oharren bidez jakitera eman nahi dugu egun hauetan eta eremu horretan eman den egoera, bainatu edo ez erabakitzerako orduan kontuan izateko.