Zaldibian jaio zen, 1806ko uztailaren 5ean – 1855eko abuztuaren 20an hil zen. Euskal idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen, Zaldibiako erretorea.
Euskal idazle eta erlijioso gipuzkoarra (Zaldibia, 1806-55). Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen ikasketak. Apaiztu eta Zaldibiko bikario izan zen izurriak jota hil zen arte. Hil zen urte berean, 1955an, ‘Testamentu zarreco eta Berrico condaira’ lana argitaratu zen. Itun Zahar eta Berriko kontakizunen bilduma egin zuen lan horretan.
Hil eta handik urte betera Gipuzkoako Aldundiak Lardizabalek idatzitako ‘Gramática Vascongada’ liburura argitaratu zuen. Gipuzkeraren gramatika bat da oinarrian, baina badu gehigarri bat eta xehetasun franko bizkaierari eta goi-nafarrerari buruz ere. Lardizabalenak omen dira, halaber, ‘Historia de San Migel Excelsis de Aralar’ eta ‘Maria Santisimaren amodio ederraren novena’ idazlanak, gaur egun galdutzat jotzen direnak.