Osasun sailaren ebazpenaren arabera, Zaldibiako ostalaritza ireki ahal izango da, bihar goizeko 9:00etatik aurrera eta gutxienez datorren astelehenera arte. Herriko inzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen badu ere, Ordiziako Osasun Eremuko tasa jaitsi da eta horrek eragin du aldaketa.
Abenduaren 9ko LABI batzordeak erabakita, astean bitan berrikusten da ostalaritzaren herriz herriko egoera, astelehen eta ostegunetan. 5000 biztanletik gorako herrietan 14 eguneko inzidentzia-tasa hartzen dute itxiera agintzeko erreferentzia gisa eta herri txikietan, berriz, honako irizpideak hartzen dituztela kontuan:
Zaldibiaren kasuan, lehengo bi irizpideen arabera ostalaritzak itxita beharko baluke ere, 3. irizpidean 500dik beherako tasa dugu atzotik eta horrek ekarri du neurria arintzea.
Beraz, irekiera hurrengo egunetik sartzen denez indarrean, urte berri egunez ireki ahal izango dira tabernak, eta gutxienez datorren astelehen iluntzera arte, orduan berrikusiko baitira berriro datuak.
Ohar honekin batera, ostalaritzan indarrean diren neurriak gogorarazten dizkizugu:
2021eko urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, merkataritza-establezimendu guztiak eta ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzu guztiak 18:00etan itxi beharko dira.
2021eko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza-guneak eta ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak oro ezin izango dira 09:00ak baino lehen ireki.
Bukatzeko, gogoratu ostalaritza egun batzuetan behintzat irekiko bada ere, herriko inzidentzia-tasa altua dela, eta ia egunero koronabirus kasu berriak izaten ari garela. Arduraz jokatzea eskatzen dugu, bai herriko osasun egoera okertu ez dadin, baita herriko ostalarien lana are gehiago zaildu ez dezagun ere.
Pasa den astetik herriko komertzioetan salgai dira Ostalaritza Aurrera ekimeneko zozketa-txartelak. Informazio guztia hemen.