Zaldibiko Udalak, herri mailako esku hartze prozesu bat abitu zuen 2020an herrian partaide guztien ikuspegi feministan formatu eta sakontzeko. Prozesu honen baitan, Lardizabal herri eskolako komunitatearekin Hezkidetza lantzeko barne prozesuari heldu zitzaion, eta honen lehenengo emaitzak ikusgai ditugu.
Kurtso honetan, lehen hezkuntzako sei mailetan tailerrak egin dira Emagin elkarteko teknikariek bideratuta, hezkidetza ikuspegia lantzeko eduki eta bitartekoak erabiliz sexu/genero eraikuntzaz aritu dira, aukera aniztasuna sustatzeko xedearekin.
Ikasgela guztiek saio hauek aurrera eraman badituzte ere, LH 6. Mailako taldeak amaiera borobilagoa eman dio ikasturteari eta azken saio extra bat egin zuten proiektu bat aurrera eramateko. Horren emaitza da bideo hau.
Datorren ikasturtean prozesuarekin jarraituko da, bai ikasleekin, eta baita irakasle, eskola komunitateko beste langile nahiz haurren hezitzaile erreferente diren beste guztiekin ere.