Premiazko Lehengai eta Osasun Produktuen banaketa bermatzeko ekintza protokoloa

Gaur gaurkoz, familia edo ingurukoen sare horrek aseta ditu herrian eman daitezkeen babesgabetasun egoera hauek, baina Zaldibiako Udalak, hurrengo asteetan egoerak okerrera egingo duela aurreikusita eta sare hauek haustea gertatuz gero ere, zerbitzua antolatu eta martxan jartzea erabaki du. Jarraian azalpena:

1. NORENTZAT DA BALIAGARRIA ZERBITZUA:

Alarma egoerak dirauen bitartean 65 urtetik gorako pertsonei edota arrisku talde bezala identifikatu direnei eskainiko zaie zerbitzu hau. Pertsona hauei edota hauen ardura duten senide eta ingurukoei, alegia. Bereziki berrogeialdia bete behar dutenei eta koronabirus gaixotasuna dutenentzako pentsatua dago.

Gaur gaurkoz, familia edo ingurukoen sare horrek aseta ditu herrian eman daitezkeen babesgabetasun egoera hauek, baina Zaldibiako Udalak, hurrengo asteetan egoerak okerrera egingo duela aurreikusita eta sare hauek haustea gertatuz gero ere, zerbitzua antolatu eta martxan jartzea erabaki du.

Adineko edo arrisku talderen bateko kideren baten ardura dutenei gogorarazten diegu gaixotasunaren sintomak sentituz gero ez dela komenigarria hauengana gerturatzea. Kasu hori gertatuz gero, eta lehengaiak bermatzeko arazoak izanez gero, jarri Zaldibiako Udalarekin harremanetan zerbitzua aktibatu dezagun.

2. ESKAERA EGIN

o Eskaera egin 943 88 03 57 telefonoan. Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 16:30era.

o Eskaera: ADIBIDEA

PRODUKTUAK KOPURUA EROSLE MAE PILI PAGOSA TXARO BESTEAK
GAILETAK 2 pakete X          
LETXUGA 1   X        
XERRAK 2     X      
OGIA 2       X    
EGUNKARIA - BERRIA 1         X  

   

3. ESKAERA ETXEAN JASO:

- Hurrengo eguneko goizeko 10:00etatik aurrera Udal-langileak pasako dira erosketak entregatzera. Udal-langileak ez dauden kasuetan (asteburu eta jaiegunetan), herritarren bolondres sareko kideek egingo dituzte entregak, beharrezko segurtasun neurri guztiekin eta inolako kontaktu zuzenik gabe.


- Eskaera ate aurrean edo atarian duzunean telefonoz deituko zaitu banatzaileak abisatuz.

4. ORDAINKETA:

- Diru trukea ekiditeko eta Zaldibiako Udalak aurreratuko ditu ordainketak komertzio hauen aurrean. Hau dena igarotzean, erabiltzailearekin adostuta Zaldibiako Udalak kontutik kobratuko dizkio gastuak inolako kostu gehigarririk gabe.

Zaldibian, 2020ko martxoaren 18an.